“Sekretismoak, zentsurak, zintzotasun faltak, komunikatzeko orduan blokeatzeak oinarrizko beharrizan guztiei mehatxu egiten diete. ”
— Abraham Maslow
Guri Buruz
LARRAKOETXEA PSICOLOGOS enpresako bulegoan pozez erantzungo diegu zure kontsultei.
Iban Larrakoetxea Psikologia graduan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (2002. urtean).
Bizkaiko Psikologoen Elkargoko kidea da. BI03770 elkargokide zenbakia.
- 4 urte Zubietxe elkartean psikologo lanetan, gizarte-bazterkeria egoera arriskuan dauden pertsonekin lanean (politoxikomania, konkomitante nahasketak, tratu txarrak eman eta jasotzen dituztenak…).
- 2 urte peritatze psikologikoetan lanean Gernika-Lumoko Instrukzioko Epaitegian, Bizkaiko Auzitegiko Institutu Anatomikoko egungo Zuzendariarekin batera (Egozgarritasunak, Ezgaitzeak, Genero-indarkeria, Adin txikikoen zaintza, ospitaleratzeak).
- Eusko Jaurlaritzak antolatutako “Arlo desberdinetan aplikatutako musikoterapia” ikastaroa; Santurtziko S. José de Calasanz ikastetxean eman zen ikastaroa.
- Bilboko Udaleko drogamenpekotasun sailak antolatutako “Drogamenpekotasun egoeran eta gizarteratze-fasean dauden pertsonekin lan egiten duten langileei prestakuntza emateko” saioetan parte hartu zuen.
- Deustuko Unibertsitateko Drogamenpekotasun Institutuan “Gazteak eta Drogak” ikastaroa.
- Bilboko Merkataritza Ganberan “Lan-harremanak” ikastaroa.
- Deustuko Unibertsitatean (Bilbo) “Dementzien Neurologiari” buruzko mintegia antolatu eta txostena egin.
- Deustuko Unibertsitatean (Bilbo) “Nerabeentzako Heziketa afektibo-sexualari” buruzko mintegia antolatu eta txostena egin.
- “Musicoterapia” mintegia, Deustuko Unibertsitatean (Bilbo).
Depresioa
Depresioa animoaren egoera nahasia (aldi batekoa edo etengabea) deskribatzen duen diagnostiko psikiatrikoa da; egoera horren ezaugarri eta sentimendu nagusiak hauek dira: lur jota egotea, zoritxarra eta erruduntasuna izaten dira. Horrez gain, eguneroko ekintza eta gauzez gozatzeko ezintasuna eragiten du erabat edo neurri batean. Nahasmen depresiboak, neurri handiago zein txikiagoan antsietatearekin lotuta egon daitezke.
Zerbitzu gehiagoAntsietatea eta estresa
Organismoaren erreakzio fisiologikoa da eta hainbat defentsa-mekanismo egon daitezke jokoan mehatxagarri hautematen den edo eskaera areagotzen den egoerei aurre egiteko. Arazo-egoeraren batek eragiten duen sintoma bat edo sintoma batzuk nabarmenak izan daitezke; hala nola, urduritasuna (dardara) edo egonezina. Beste sintoma batzuk ez dira hain nabarmenak; hala nola, bihotza bizkortzea, begi-niniak dilatatzea, izerdia botatzea, azala eta azaleko ileak tente jartzea (beso edo hanketakoak).
Zerbitzu gehiagoMendekotasunak
Osasunaren Munduko Erakundearen (OME) arabera, mendekotasun bat (latinez addictio) gaixotasun fisiko eta emozionala da. Zentzu tradizionalean substantzia, ekintza edo erlazio batenganako mendekotasuna edo horren beharrizana da, horrek pertsonarengan eragiten duen asebetetzea dela eta.
Zerbitzu gehiagoArazo Sozialak
Arazoek eragozpen edo asalduraren bat dakarte eta horretarako konponbidea behar da. Arazo bat agertzen denean, horrek helburu bat lortzeko zailtasuna dakar. Beraz, arazo soziala pertsona baten garapena edo aurrerapena eragozten duten egoerak dira.
Zerbitzu gehiagoAzken Berriak
-
-
16 iraila, 2016
GABINETE DE PSICOLOGÍA con LICENCIA SANITARIA OTORGADA POR EL DEPARTAMENTO DE SANIDAD DEL GOBIERNO VASCO…
-