Galdera eta erantzun interesgarriak
-
Zer da psikoterapia?
Psikoterapia konpondu gabeko gatazka intrapsikiko kontziente eta inkontzienteengatik sortutako nahasmen fisiko eta psikikoen tratamendu-metodoa da, eta gaixoaren konpromiso boluntarioa eta laguntza eskatzen du; psikoterapeutarekin pertsonen arteko erlazio oso berezia hasteko nahia eta aukera izan behar du. Horri erlazio psikoterapeutikoa deitzen zaio, eta bertan prozesu psikoterapeutikoa ezartzea ahalbidetzen da, eta komunikatzeko lehentasunezko modua hizkuntza da. Psikoterapiaren helburu ideala gaixoak gatazka intrapsikikoak bere kabuz konpontzea da, bere ideologia kontuan hartuz eta inoiz ez psikoterapeutarena (Schneider, 1976)
-
Noiz joan behar dugu psikologoarengana?
Arazo batek edo gehiagok gure bizimodua blokeatzen dutela antzematen dugunean, alde positibo eta atseginez gozatzea eragozten digutenean; orduan da laguntza profesionala eskatzeko momentua. Atzeratzeak arazoa larriagotu dezake, eta garaiz harrapatuta errazago eta azkarrago konpon liteke. Batzuetan, uste dugu ez dugula laguntzarik behar, eta “honetatik irteteko gai izango garela” uste dugu, eta behar dugun bakarra lasaitzea eta denbora hartzea dela uste dugu. Baina erratuta egon ohi gara, denborak ez baitu ezer konpontzen, egoera larriagotu besterik ez du egiten.
-
Zer egiten du osasun-psikologo batek?
Psikologoa gizakion jokaeran eta pentsamoldean espezializatuta dagoen profesionala da. Bizitzan momentu zailak pasatzen edota arazoren bat duten eta zelan konpondu ez dakiten pertsonekin lan egiten dute.
Psikologoak arazo horiek konpontzeko ebaluazio, diagnostiko eta tratamendurako erremintak ditu, eta baita etorkizuneko arazoei aurre egiteko ere, pertsonei baliabide eta estrategiekin lagunduz. Horrela, egunerokoan egonkorrago eta indartsuago sentituko dira.
El psicólogo posee herramientas de evaluación, diagnóstico y tratamiento para ayudar a resolver estos problemas y también para prevenir otros futuros, ayudando a las personas con recursos y estrategias que les harán sentirse más estables y fuertes en el día a día.
-
Zenbat irauten du terapia prozesuak?
Egoeraren arabera, baina psikologoari galdetu diezaiokegu bizitzako aspektu konkretu edo arazo puntual bati buruz. Kontsulta hauetako batzuk honako hauek izan daitezke: lehenengo antsietate-krisia, laneko arazo zehatz bat, gurasoen dibortzioa seme-alabei azaltzeko aholku-eskaera…
Zure kontsulta hori baino zabalagoa bada, edo zure bizitzako hainbat arlotan eragiten duen arazoren bat konpontzeko terapiaren bat egin nahi baduzu, tratamenduaren iraupena hainbat parametroren araberako izango da; hala nola maiztasuna, arazoaren intentsitatea eta gaixoaren pertsonalitatearen ezaugarrien arabera.
Si tu consulta es más amplia, o deseas realizar una terapia para solucionar un problema que afecta a varias áreas de tu vida, la duración del tratamiento dependerá de parámetros diversos como son la frecuencia o la intensidad del problema y ciertas características de personalidad del paciente.
-
Tratamendu guztiak berdinak dira?
Ez, tratamendua pertsona bakoitzaren arabera diseinatzen da, bakoitzaren beharrizanetara egokituta, pertsonalitate, baliabide eta motibazioaren arabera eta aldaketarako jokaerara.
-
Artatuko nauen psikologoa elkargokidea da?
Bai; psikologo lanean jarduteko beharrezkoa da elkargokidea izatea. Zentroko terapeuta guztiak Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialeko kideak dira.
-
Konfidentziala da?
Profesional gisa lan egiteko betebeharretako bat gaixoaren eta profesionalaren arteko erlazioa konfidentziala izatea da. Konfidentzialtasuna honako honetan datza: interesatuaren baimenik gabe, gaixoaren datuak jendaurrean edo hirugarrenen artean ez zabaltzea.
-
Sendatuko naiz?
Arazo psikologiko batzuk erabat desagertzen dira, eta beste batzuen helburu terapeutikoa ezinegonaren intentsitatea, maiztasuna eta iraupena murriztea da. Garrantzitsuena zer gertatzen zaigun eta zergatik gertatzen zaigun jakitea da, eta arazoei eta ezinegonari aurre egiteko baliabideak eta estrategiak modu autonomoan izatea.
-
Noiz eraman nire seme/alaba psikologoarengana?
Gurasoek euren seme-alabei irregulartasunak antzemateko elementu nagusi batzuengan jarri behar dute arreta, eta horretarako oso garrantzitsua da honako hau kontuan izatea: zuen seme-alabak ezagutu, nolakoak diren eta normalean zer ekintza egiten duten jakin, eta horrela garapeneko aldaketei egotzi ezin zaizkienak atentzioa deituko digute. Gurasoek honako arlo hauei erreparatu beharko diete arazo emozionalik adierazten duten identifikatzeko:
Elikadura.
Loa.
Arreta eta kontzentrazioa.
Eskolako errendimendua.
Jolasa.
Harreman sozialak.
Animoaren egoera. -
Nolakoak dira saioak?
Saioek 50 minutuko iraupena izaten dute eta giro lasai eta erlaxatuan burutzen dira. Hasierako saioen helburua gaixoari buruzko informazioa biltzea da, arlo guztietan (familia-egoera, lan-egoera, gizarte laguntza, loa, elikadura…); horrela, arazoa bere osotasunean ulertuko dugu. Hurrengo saioek, berriz, bi helburu izango dituzte: alde batetik, sentimendu, esperientzia, pentsamolde, ardura… guztiak adieraztea eta esku-hartze emozionala; eta bestetik, eguneroko arazoei aurre egiten laguntzeko jarraibide, baliabide eta estrategia batzuk lortzea.
-
Ez daukat ezer fisikorik, lagundu ahal didazue?
Bai. Hainbat gaixotasun eta sintoma faktore psikologikoekin erlazionatuta daude; are gehiago, faktore horiek sintoma edo gaixotasun fisikoaren kausa izan daitezke edo gaixotasunean eragin dezake, larriagotu edo luzatuz.
Badaude pertsona batzuk ezin dutenak deskarga psikiko gabe gatazkarik konpondu, eta beraz, deskarga fisikoa izaten dute (beldurraren ordez palpitazioak izaten dituzte, amorruaren ordez garraztasuna, edo estualdiaren ordez jateko gogoa areagotzea). Eurek berez adierazi ezin dutena euren organoek adierazten dute.
Garrantzitsua da kontuan izatea nahaste organikoa konpondu izanak ez duela esan nahi egoera hori sortu duen gatazka konponduta dagoenik, eta beraz, aspektu psikologikoa beti izan behar dugu kontuan.
Hay personas que no pueden elaborar psíquicamente un conflicto sin poder lograr una descarga psíquica, por lo que la realizan con una descarga física (presentan palpitaciones en vez de miedo, acidez en lugar de rabia o aumento del apetito en lugar de angustia). Sus órganos expresan lo que ellos son incapaces de expresar o sentir.
Es importante tener en cuenta que el hecho de haber resuelto el trastorno orgánico no significa que el conflicto que desencadenó el cuadro se halla resuelto, por lo que el aspecto psicológico siempre ha de tenerse presente.
-
Nola jakinaraziko diot nire seme/alabari psikologoarengana joan behar dela?
Adinaren arabera, egoera horri aurre egiteko modua desberdina izango da:
3 urte baino gutxiago dituzten umeak: ez da beharrezkoa aurretik azalpen zehatzik ematea. Egokia izan liteke, lehenengoz kontsultara goazen bitartean, helduak umearekin modu natural batean hitz egitea, inguru fisikoa eta ikusiko duten pertsona deskribatuta.
3 eta 6 urte bitarteko umeak: Bisita egin baino lehen umeari jakinarazi egingo diogu, baina aurrerapen askorik gabe. Informazioa zehatza izan behar da, eragiten dion arazoa konpontzeko espezialistarengana joan behar dela azalduz (beldurra, zeloak, eskolako errendimendua, lotsa…). Umeak egindako galderei soilik erantzungo diegu, galderak egiten baditu behintzat.
6 eta 12 urte bitarteko umeak: etapa honetan komenigarria da informazioa lehenengo hitzordua baino egun batzuk lehenago ematea, umeak bere ideia egin dezan. Azalpena zabalagoa izango da, eta komeni da galderak sustatzea, beldur eta zalantza guztiak konponduta geratzeko. Gainera, garrantzitsua da umea motibatzea, gustura joan dadin.
Nerabeak: adin korapilatsuena izaten da, eta gutxi izaten dira beren borondatez psikologoarengana joatea erabakitzen dutenak. Gurasoak izaten dira erabaki hori hartu behar izaten dutenak, eta nerabeei jakinarazi eurak ez direla gai arazoa konpontzeko eta beharrezkoa dela espezialista batengana joatea. Normalean arrakasta izaten du, baina horrela ez balitz, berarengan eragina duten (lagun, beste familiako kide…) pertsonengana joko dugu laguntza eske. Ez da komeni zigorrak jartzea.