DEPRESIOA

Depresioa animoaren egoera nahasia (aldi batekoa edo etengabea) deskribatzen duen diagnostiko psikiatrikoa da; egoera horren ezaugarri eta sentimendu nagusiak hauek dira: lur jota egotea, zoritxarra eta erruduntasuna izaten dira. Horrez gain, eguneroko ekintza eta gauzez gozatzeko ezintasuna eragiten du erabat edo neurri batean. Nahasmen depresiboak, neurri handiago zein txikiagoan antsietatearekin lotuta egon daitezke.

Harremanetan jar zaitez→

ANTSIETATEA ETA ESTRESA

Organismoaren erreakzio fisiologikoa da eta hainbat defentsa-mekanismo egon daitezke jokoan mehatxagarri hautematen den edo eskaera areagotzen den egoerei aurre egiteko. Arazo-egoeraren batek eragiten duen sintoma bat edo sintoma batzuk nabarmenak izan daitezke; hala nola, urduritasuna (dardara) edo egonezina. Beste sintoma batzuk ez dira hain nabarmenak; hala nola, bihotza bizkortzea, begi-niniak dilatatzea, izerdia botatzea, azala eta azaleko ileak tente jartzea (beso edo hanketakoak).

Harremanetan jar zaitez→

FOBIAK

Buruko nahasmenen diagnostikoko eskuliburuak (DSM-IV) beldur nabarmen eta etengabe bezala definitzen ditu fobiak; egoera batek eragindako gehiegizko edo irrazionala den beldurra, alegia. Fobia duen pertsona batek egoera edo objektu zehatz batzuen aurrean gehiegizko beldurra eta oinarri errealik gabekoa sentitzen du, eta batzuetan horrek ondoez fisikoa ere eragin ahal dio: kontrolatu ezinezko dardara, zorabioak, gehiegizko izerdia, palpitazioak eta abar. Muturreko egoeretan ikara-krisiak sor daitezke.

Harremanetan jar zaitez→

DOLUA

Dolua edozein galeraren aurrean (lana galtzea, maite dugun norbait galtzea, erlazio bat amaitzea…) dugun egokitze emozionalaren prozesua da. Nahiz eta normalean galeraren erantzun emozionalean enfokatu, doluak dimentsio fisiko, kognitibo, filosofiko eta portaerakoa du eta hori ezinbestekoa da giza jokabidean. Historian zehar sakon aztertu da.

Harremanetan jar zaitez→

FAMILIA ETA BIKOTE ARAZOAK

Bikote edo seme-alaben osasun arazoak edota psikologikoak direla medio, bikote erlazioetan arazoak sor daitezke. Familia baten barruan guraso eta umeek ere larritasun arazoak sor ditzakete, eta horien artean arruntenak komunikazio falta eta diziplina arazoak izaten dira. Batzuetan neba-arreben arteko borrokak etengabeak izaten dira, eta gurasoek ezin izaten dituzte gatazka horiek konpondu. Dibortzioak ere familian arazoak sor ditzake, batzuetan familiako kide guztiei. Beste batzuetan, bikote harremana bera izaten da arazoa, komunikazio faltagatik, etengabeko gatazkagatik, hurbiltasun faltagatik…

Harremanetan jar zaitez→

OBSESIOAK

Obsesio hitza latineko obsessio (“asedio”) hitzetik dator. Ideia zehatz batek eragindako asaldura animikoa da, etengabe buruan dagoena. Pentsamendu, sentimendu edo tendentzia hori ez dator bat pertsonaren pentsamendu kontzientearekin eta idei hori alde batera uzten saiatzen da, baina ezin du.

Harremanetan jar zaitez→

PERTSONALITATE ASALDURAK

Pertsonalitate arazoak pertsonen dimentsio emozional, afektibo, motibazio eta harreman pertsonaletan ematen diren perturbazio edo normaltasun ezak dira.

Harremanetan jar zaitez→

EGOKITZE-ARAZOAK

Egokitze arazoen ezaugarri nagusia eguneroko gertaera estresagarrien aurrean depresio eta antsietate sintomak agertzea da; hona hemen kasu horietako batzuk: lana galtzea, bikotearen banaketa… Depresio eta antsietate sintoma horiek faktore estresagarria hasi eta ondorengo 3 hilabeteetan agertzen dira; edozein adinetan ager daitezke, eta herritarren artean sarritan gertatzen da.

Harremanetan jar zaitez→

ARAZO SOZIALAK

Arazoek eragozpen edo asalduraren bat dakarte eta horretarako konponbidea behar da. Arazo bat agertzen denean, horrek helburu bat lortzeko zailtasuna dakar. Beraz, arazo soziala pertsona baten garapena edo aurrerapena eragozten duten egoerak dira.

Harremanetan jar zaitez→

NORK BERE BURUA KONTROLATZEKO ARAZOAK

“Gure bultzada, emozio, desira eta ekintzak erregulatzeko trebetasuna da”. Esperientziarekin ikasi eta garatu daitekeen praktika multzoarekin erlazionatuta dago. Nagusitasun honek ahalbidetzen digu egoera bakoitzean (akademikoa, lan arlokoa, gizarteko, bikotekoa…) jokaera egokia garatzen. Bultzadak ez badira menderatzen, orduan eurek zehaztuko dute gure jokaera, gero damutu egingo garen akatsak eraginez, eta ez da soilik nortasunaren ezaugarri bat, besteak kontrolatzen ere ez du jakingo.

Harremanetan jar zaitez→

MENDEKOTASUNAK

Osasunaren Munduko Erakundearen (OME) arabera, mendekotasun bat (latinez addictio) gaixotasun fisiko eta emozionala da. Zentzu tradizionalean substantzia, ekintza edo erlazio batenganako mendekotasuna edo horren beharrizana da, horrek pertsonarengan eragiten duen asebetetzea dela eta.

Harremanetan jar zaitez→

SEGURTASUN EZA ETA AUTOESTIMU ARAZOAK

Zerbaiti beldurra izatea, pertsona batek eginkizun bat egiteko ezintasuna duenean islatzen da, txarto egiteko beldur delako, eta gainera pertsona horrek gainerakoak baino gutxiago dela uste du, eta egiten duen guztia txarto dagoela.

Harremanetan jar zaitez→

ERLAXATZEKO ENTRENAMENDUA

Erlaxatzeko entrenamendua praktika klinikoan psikologoek gehien erabiltzen duten esku-hartze estrategia da. Oro har, metodoa edozein dela ere, sistema neurobegetatiboko, tentsio muskularreko edo organismoko alerta-egoeraren jarduera sinpatikoa murriztea eskatzen duten tratamendu guztietan erabiltzen da.

Harremanetan jar zaitez→

SUBSTANTZIEN GEHIEGIKERIA

Gaitz honen ezaugarri nagusia sendagaien etengabeko erabilera patologikoaren edo droga-mendekotasunaren eredua da, eta kontrako gizarte ondorioak gertatzen dira behin eta berriz drogen erabilerari dagokionez; laneko, familiako edo eskolako eginkizunak ezin betetzea, pertsonen arteko gatazkak edo lege-arazoak.

Harremanetan jar zaitez→

Ez izan zalantzarik, eta jar zaitez gurekin harremanetan.